Taktikotasun

Polimeroen kimikan taktikotasunak adierazten du zein den makromolekula baten zentro kiralen inguruko antolamendu erlatiboa. Taktikotasunak ondorioak ditu polimeroen ezaugarri fisikoetan. Egitura makromolekularraren erregulartasunak eragingo dio egituraren zurrutasunari eta ondorioz izaera kristalinoa edo amorfoa. Taktikotasunak ezagutzeak errazten du entenditzea zein tenperaturatan urtuko den polimeroa, zein punturaino disolbagarria den disolbatzaile jakin batean eta bere ezaugarri mekanikoak[1].

Taktikotasuna bereziki adierazgarria da polimero binilikoetan.

  1. Iruin,J.J. & Elortza, J.M., J.M.. (1988). Kimika fisiko makromolekularra. Udako Euskal Unibertsitatea, 241-251 or. ISBN 84-86967-01-5..

Developed by StudentB